Urretxu eta Zumarragako Aralar

Ezkerra berri, ezkerra aberri

Posts Tagged ‘Arkaitz Rodriguez Sonia Jacinto

Bateragune auziko kideak aske uzteko exijitzen dugu

leave a comment »

Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urteko kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean.

Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken hilabeteetan. Hamarkadak iraun dituen ziklo armatua atzean utzi eta bide politiko eta demokratikoetan sakonduz etorkizun aske bat eraikitzea da herri honek desio eta erabaki duena. Atzeraezina den bide hori abian da.

Garai berri hauek abia arazten, zuzeneko inplikazioa izan zuten gaur egunean kartzelan dauden bost kide hauek. Herri hau, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz, eraiki behar dela aldarrikatzea da beraien jardueraren xedea. Lan politikoa egiteagatik atxilotu zituzten, ziklo aldaketa ekarri duen lan politikoari ekiteagatik, alegia.

Ez Euskal Herritarren gehiengoak, ez eta nazioarteko iritzi publikoak ere, ez du ulertzen eta onartzen, Bateragune auzian kondenatutako bost Euskal Herritar hauek kartzelan izaterik. Ez du onartzen, sortu den egoera berri honen aurrean, espainiar estatuak urrats positiborik eman gabe gelditzerik.

Written by Urretxu eta Zumarragako Aralar

2012/03/21 at 07:52